historia

 

2007an, guraso batzuk, beraien alabek eskubaloian jolastu zezaten Errotabarri Kluba sortu zuten.

Errotabarri irabazi-asmorik gabeko klub amateur bat da; gure helburu nagusia kirola sustatzea da, batez ere emakumezkoen eskubaloia.

Gure klubeko neskendako, eskubaloia, topagune eta integrazio foro bat izatea nahi dugu. Poliki poliki kluba handitzen joan da, gaur egun 100 jokalari inguru ditugu. Talde infantilak, kadeteak (bi liga probintzialean eta bat euskal ligan), talde gazte bat (euskal ligan), euskadiko ligan senior talde bat eta zilarrezko ohoreko ligan senior talde bat dauzkagu.

Ermuko eta Mallabiko ikastetxeekin harreman estua daukagu eta eskubaloia bultzatzeko behar duten laguntza eskaintzen diegu. Gaur egun, eskola hauetan, hainbat talde benjamin eta infantil daude. Klubaren sorreratik gure taldekoren bat Euskadiko txapelketako finaletara heldu da, eta noizbait Espainiako txapelketara ere.

Gure jokalarietako batzuk Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako selekzioekin jolastu dute.

 

historia

Cerrar menú
Share This
  • Jarri ezazu helbide elektroniko bat; helbide horrek Errotabarriren web eta apparen gune pribatuan bazkide gisa identifikatzeko erabili beharko duzu