Araudia eta barne funtzionamendua

  

FALTAK:

  1. Justifikatu gabe entrenamenduetara huts egitea, senior jokalarien kasuan salbu, adinez nagusiak izanik, zergatia azaldu beharko baitiote entrenatzaileari. Berak baloratu eta emango dizkio jakitera, behar izanez gero, hartu beharreko neurriak Zuendaritza Batzordeari, kirola arloan entrentzaileak berak hartuko dituen neurriez gain.
  2. Entrenamenduetan jokabide desegokia erakustea: ariketetan erakutsitako jarrera, entrenatzaileari jartzen zaion arreta…
  3. Dutxan denbora gehiegi ematea: gehienez 25 minutu entrenamendua amaitzen denetik aurrera.
  4. Elkarteak emaniko jantziak erabiltzeko protokoloa ez betetzea.
  5. Partidetan jokabide desegokia erakustea: partidan erakutsitako jarrera, entrenatzaileari jartzen zaion arreta, kontrako taldeko kide bati edota ikusleei aurre egitea eta abar.
  6. Elkartean emaniko materiala behar ez bezala erabiltzea eta denboraldiaren amaieran ez entregatzea: baloiak, erropa eta abar.
  7. Instalazioak behar ez bezala erabiltzea, bai entrenamenduetan eta bai partidetan.
  8. Jokalarien artean liskarrak eta istiluak izatea, taldekideekin nahiz kotrako taldekoekin.
  9. Lesioren bat eduki ezkero, eta justifikatutako arrazoiren bategatik ez denean, entrenamendu eta partidetara ez joatea, senior jokalarien kasuan salbu, adinez nagusiak direnez gero, zergatia azaldu beharko baitiote entrenatzaileari. Berak baloratu eta jakitera emango dizkio, behar izanez gero, hartu beharreko neurriak Zuendaritza Batzordeari, kirola arloan entrentzaileak berak hartuko dituen neurriez gain.

ZIGORRAK:

  1. Lehenengo falta arina izango da eta ahoz abisatuko zaio jokalariari. Adin txikikoen kasuan idatziz emango zaie jakitera gurasoei.
  2. Bigarren falta ere arina izango da eta aste horretako partida EZ JOKATUZ zigortuko da, baina ENTRENATU BAI egin beharko da, bestela beste falta arin bat gehiguko zaio. Jokalaria adin txikikoa bada, idatziz emango zaie jakitera gurasoei.
  3. Hirugarren falta LARRIA izango da (behin eta berriz falta egiteagatik) eta 4 partida EZ JOKATUZ zigortuko da (hilabeteko partidak), baina ENTRENATU BAI egin beharko da, bestela hori ere falta arina izango baita, eta zigor handiagoa ekar lezake. Horrez gain elkarteari laguntzeko lan batzuk ere egin beharko dira, hala nola Eskubaloi Eskolara joan, lehiaketa, ospakizun edota behar dena prestatzen lagundu, eta adin txikikoen kasuan idatziz emango zaie jakitera.Jokalaria adin txikikoa bada, idatziz emango zaie jakitera gurasoei.
  4. Laugarren falta OSO LARRIA izango da eta ezarriko den zigorra ELKARTETIK KANPORATZEA izango da. Adin txikikoen kasuan idatziz emango zaie jakitera gurasoei.

 

ERMUKO ERROTABARRI ESKUBALOI KIROL ELKARTEAREN JANTZI OFIZIALA ERABILTZEKO ARAUAK (2021-07-08)

1.

HURRENGO EGOERETAN EZIN DA ARROPA OFIZIALA ERABILI:

  1. a)  ENTRENAMENDUETAN EZIN DA ERROPA OFIZIALA ERABILI JOKALARIEI ENTRENATZEKO OPARITU ZAIEN ENTRENATZEKO SUDADERA BELTZA IZAN EZIK.

  2. b)  KONTZENTRAZIOETAN ETA SELEKZIOAREKIN EDO BESTE TALDE BATEKIN JOKATUTAKO PARTIDETAN.

  3. c)  BESTE KIROL-JARDUERA BAT KIROL-PARTIDA EDO -EKITALDI BAT JOKATZEKOA

    KLUBA ORDEZKATZEN.

PARTIDA EGUNEAN:

  1. a)  PARTIDAREN AURREKO ORDUETAN TXANDALA ERABIL DAITEKE. JERTSEA EDO PASEATZEKO NIKIA.

  2. b)  PARTIDARA ENTREGATUKO ARROPA OFIZIALAREN EDOZEIN KONBINAZIOA ERAMAN DAITEKE :

    1. RASANEN TXANDAL PRAKA BELTZA

    2. RASANEN TXANO URDINA DUEN JERTSEA

    3. RASANEN PASEOKARO NIKI ZURIA

    4. RASANEN HAIZE-BABES BELTZA

    5. JOKATZEKO KAMISETA (GUZTIAK KOLORE BEREKOAK).

    6. RASANEN PRAKA MOTZ BELTZA.

  3. c)  PARTIDAREN ONDOREN TXANDAL-GALTZAK ETA PASEATZEKO NIKIA ERABILI DAITEZKE SOILIK PARTIDAREN LEKUTIK ETXERA JOATEKO.

 

Descargar documento

 

  • Jarri ezazu helbide elektroniko bat; helbide horrek Errotabarriren web eta apparen gune pribatuan bazkide gisa identifikatzeko erabili beharko duzu