Zergaitik sortu genuen eskubaloi eskola?

Zergaitik sortu genuen eskubaloi eskola? Azken urteetan eskubaloira jolasten zuten ume kopurua oso txikia zen; horren arrazoi nagusiak ikastetxeak gutxitzea eta boluntarioen gabezia ziren. 2013an, egoera aztertu eta gero, klub moduan egoera aldatu eta kaptaziorako bideak topatu behar genituela erabaki genuen.

Hartu genuen neurrietako bat, eskatzen zuten ikastetxeei monitoreak jartzea izan zen. Neurri honekin eskoletan ume gehiagok eskubaloian jolastea lortu genuen eta gainera lan guztia koordinatuta izateko aukera emango zigun.

Bigarren neurria, eskubaloi eskola sortzea izan zen 5 eta 7 urteen arteko haurrentzat (prebenjaminak). Erabaki ausarta zen, dirua eta denbora inbertidu behar genuelako eta ez genekielako zer nolako erantzuna jasoko genuen.

Zorionez erabaki ona izan zen, eskubaloi eskolak espero genituen emaitzak lortu ditu.

 

   

 

Ze helburukin sortu genuen eskubaloi eskola?

Ze helburukin sortu genuen eskubaloi eskola?

Eskubaloi eskola bi arrazoi nagusiengatik sortu zen:

-Arrazoi nagusietako bat ahalik eta ume gehien eskubaloia praktikatzea litzateke. Hurbilketa hori jokuaren bitartez eta beti ondo pasatzearen helburuarekin egin behar da. Garrantzitsuena haurrek ondo pasatzea eta bueltatzea da. Beti ere errendimenduaren hobekutza bilatuz.

-Beste helburua, umeen eskubaloiaren ezagutza, teknika hobetzen joatea, horrela 8 urtekin eskolakin jolasten hasten direnean ez dira zerotik hasi behar.

  • Jarri ezazu helbide elektroniko bat; helbide horrek Errotabarriren web eta apparen gune pribatuan bazkide gisa identifikatzeko erabili beharko duzu