EUSKARALDIA

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskal Herrian ez ezik, Ermuan ere EUSKARALDIA martxan jarriko da eta Errotabarritik ere bazkide, kide eta lagun guztiak animatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzera eta izena ematera.

Ekimen honen bitartez, 11 egunez, Ahobizi/Belarriprest roletariko bat aukeratuta, gure egunerokoan euskara gehiago erabiltzeari ekingo diogu:

Ahobizi rola aukeratuz gero, euskaraz egingo diozu ulertzen duen pertsona guztiari. Edonon eta edonoiz arituko zara euskaraz, nahiz ta haiek erdaraz erantzun, nahikoa izango da kideak ulertzen badu. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoa ere. Tutik ulertzen ez badu, irribarre batekin hizkuntza aldatuko dugu.

Belarriprest rola aukeratuz gero, berriz, euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela nahi duzula. Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Badator EUSKARALDIA !

 

Eman Izena: https://izenematea.euskaraldia.eus/

  • Jarri ezazu helbide elektroniko bat; helbide horrek Errotabarriren web eta apparen gune pribatuan bazkide gisa identifikatzeko erabili beharko duzu