JUBENILAK SALAMANCARA DOAZ

Jokalari Jubenilak, Ariane Gayoso eta Marcos Leitao entrenatzaileak, ordezkariekin batera, Salamancara abiatuko dira ostiralean goizeko 08: 00etan.
Talde hau bigarren aldiz lehiatuko da Espainiako sektore batean. Duela bi urte, Kadeteak zirenean, Zaragozara bidaiatu zuten. Ondo dakite nola aurre egin abenturaz beteriko asteburu honi. Lehiatzearekin batera, kirol honen beste zale amorratuak diren beste neska batzuk ezagutzeko aukera izango dute. Hori bai, COVIDaren ondorioz ezarritako protokoloen mugek errespetatuz.
Asteburuko partiden ordutegiak eta aurkariak:

https://www.rfebm.com/competiciones/competicion.php?seleccion=0&id_categoria=200011&id_competicion=202139&id=1006590&id_temp=2021&id_territorial=9999&id_ambito=1

Ostirala, 21/05/14
Lagunak & Errotabarri 19: 15ean
Larunbata, 21/05/15
Gil Ciudad de Salamanca & Errotabarri 17: 30ean
Igandea, 21/05/16
Eskubaloia Gijon & Errotabarri 10etan
Partida guztiak Salamancako P. M. Río Tormesen jokatzen dira.
GORA ERROTABARRI TRAKATRA

  • Jarri ezazu helbide elektroniko bat; helbide horrek Errotabarriren web eta apparen gune pribatuan bazkide gisa identifikatzeko erabili beharko duzu