Igande goizean bi autobus atera dira Ermutik Donostiara Bera Bera animatzera.
Europako ligako partida zen (EHF Europa League), non Liga Guerreras Iberdrolako beste talde batzuk lehiatuko diren. Oraingo honetan Bera Berari Frantziako ligako bigarren taldearen aurka neurtzea egokitu zaio, Lara Gonzalezen “Paris 92”.
Errotabarriko hainbat taldeetako jokalariek pistara joateko aukera izan dute partida amaitu ondoren argazki bat ateratzeko Bera Berako jokalariekin.
Emaitza, 27nako berdinketa. Hurrengo partida Parisen jokatuko da.