Ekainak 16an Errotabarri Eguna ospatuko dugu. Goizean San Pelayon, gure Klubeko jokalariek, eskoletako jokalariek eta eskubaloi eskolako haurrek partidak jolastuko dituzte.
Eguerdian, Ermuko plazan bazkari autogestionatua egingo dugu; klubak edariak jarriko ditu. Animatu eta hurbildu partidetara eta bazkarira.
Mahaiak antolatzeko, aldez aurretik partaideen kopurua jakin behar dugu.
Bestalde, ekainaren 11n 18:30etan Lobianon, Super Amara Bera Berako Alba Menendez eta Esther Arrojeriak hitzaldi bat emango dute: “Emakumea eta kirola”.
Animatu eta hurbildu hitzaldira.
Gora Errotabarri Trakatra.