Datorren denboraldian Mikel Martin izango dugu Lauko Ermuko Errotabarri zilarrezko taldearen entrenatzaile, eta Peio atezainen laguntzaile. Kukullagako zilar taldea zuzentzen hainbat urte eman ondoren, emaitza onak lortuz, etxera itzultzea erabaki dute.
Lehen ere gure klubeko kide garrantzitsuak izan ziren, eta, beraz, gure neska askok badakite tandem honen aginduetara lan egitea zer den. Oso pozik gaude berriz ere Mikel eta Peio gure klubean daudelako.
Ongi etorri etxera
GORA ERROTABARRI TRAKATRA !!