You are currently viewing ESKUBALOI ESKOLA.OTSAILAK

ESKUBALOI ESKOLA.OTSAILAK

Otsailaren 13an, 11:00etan Betiondon, eskubaloi eskolaren saio bat egingo dugu. Gure helburua haurrak gure kirolean hastea da. Hilabetean behin lan egingo dugu 2014an eta 2015an jaiotakoekin. Jolasen eta jarduera ezberdinen bidez saioetan, eskubaloia medio, errespetuaren, ohitura osasungarrien eta adiskidetasunaren balioak landu eta irakatsiko dizkiegu zuen seme-alabei. Zatoz kirola praktikatzera!                                                     

Izen-ematea Errotabarri web orrialdearen edo Appren bidez egin behar duzue. Webgunean eskolarako atal bat daukagu; horren barruan, azalpen-testuaren azpian, inskripziorako erlaitza agertzen da. Beste sarbide bat klub atalean sartzea da. Atal horren barruan inskripzioa agertuko zaizue eta hor sakatuz gero eskolarako inskripzioa.

Nahitaezkoa da saio bakoitzean izena ematea. Jardunaldi bakoitzeko bertaratze-kontrola egin behar dugu.

Eskubaloi eskola doakoa da.

 

  • Jarri ezazu helbide elektroniko bat; helbide horrek Errotabarriren web eta apparen gune pribatuan bazkide gisa identifikatzeko erabili beharko duzu